Irigoien eta Etxeberria Tafallako Top-Tenean

Guaixe 2015ko mar. 23a, 14:25

Burundak hasiera ona eman dio denboraldiari.

Quesos Albeniz taldeko Irigoien 7.a izan zen eta Asier Etxeberria 8.a, 47 segundora

Igandean juniorrek lasterketa izan zuten Tafallan, 76 km-ko proba. Lizarte taldeko Javier Fernandez iritsi zen bakarrik helmugara (2:16:59). Txirrindulari sakandarrek lan polita egin zuten. Burundako Quesos Albeniz taldeko Aritz Irigoien 7.a sartu zen helmugara eta bere taldekide Asier Etxeberria 8.a, biak 47 segundora. Aralarreko Irabia Intersport taldeko Nestor Baroja 20.a izan zen, 2:23ra, Quesos Albenizeko Eneko Aramendia 24.a, 2:23ra, eta Quesos Albenizeko Xabier Maiza 35.a, 5:46ra.

Bestalde, kadeteak larunbat arratsaldean Araban aritu ziren lehian. Iosu Etxeberria iturmendiarra 17.a izan zen, Odei Zia 33.a, Ailetz Lasa 36.a eta Iosu Jaca 45.a. Quesos Albenizekoak taldeka seigarrenak izan ziren.