Mank-ek hondakinen erreziboa paperean bidaltzeari utzi dio

Guaixe 2015ko mar. 24a, 19:34

Sakanako Mankomunitateak jakinarazi du aurtengo lehen hiruhilekotik aurrera ez duela hondakin zerbitzuaren erreziboa paperean etxera bidaliko. Mank-en helburua gastuak murriztea da. Neurri hori hartzeko ere kontuan izan du kuota finkoa dela. Zabor-tasa hiruhilekoa despeditu ondoren kobratuko du Mank-ek. Hala ere, ibarreko erakundearen argibideren bat nahi duenak 948 464 867 telefonora hots egin edo erregistroa@sakana-mank.com web orrira idatzi dezake.