Euskararen lekukoa ahotik ahora, eskutik eskura

Guaixe 2015ko mar. 27a, 11:04

Korrika 18 Etxarrendik pasa zenekoa.

Korrika 19k bihar goizaldean zeharkatuko du Sakana Bilborako bidean. Beleixe Irratiak (FM 107,3 edo www.guaixe.eus) zuzenean emanen du.

Euskararen aldeko mobilizazio handiena Sakanan izanen dugu atzera ere bihar, goizaldeko ordu bietan. Gure hizkuntzaren alde eragiteaz aparte, Korrikak helburu ekonomikoa ere badu: AEK eta bere euskaltegien jarduna bermatzea. Are gehiago Nafarroan inolako diru-laguntzarik gabe dagoela. Gainera, euskararen aldeko lasterketak utziko duen irabazi material hori Altsasuko Itsasi euskaltegiaren handitzean gorpuztua ikusiko dugu ikasturte berrian.

Mezua
Euskararen aldeko lasterketa erraldoia Euskahaldundu! deia zabaltzen ari da pasa den ostegunetik. Euskararen eta euskalgintzaren egoeraz kontzientzia hartzeko deia da Korrikarena. Elkarlanean, auzolanean, eraginez euskarak aurrera egiteko oihua da Euskalahaldundu! Ahalmen pertsonala eta kolektiboa, nahia eta ahala: dakienak erabiltzeko eta ez dakienak ikasteko ahala; ikasteko eta erabiltzeko eskubidea bermatzeko ahala; euskaltegiak ikaslez betetzeko ahala; euskal kultura hedatzeko eta euskal hedabideak aupatzeko ahala; euskara taldeak laguntzeko eta euskalgintza babesteko ahala... Benetan Euskararen Herria izateko.


Ordutegia
Errotz                 2:06:00
Izurdiaga            2:13:00
Irurtzun              2:21:00
Etxarren             2:50:30
Ekai                   2:54:00
Hiriberri              3:10:30
Ihabar                3:14:30
Irañeta               3:25:30
Uharte Arakil       3:40:30
Arruazu              3:55:30
Lakuntza             4:05:00
Arbizu                 4:20:30
Lizarragabengoa  4:32:30
Etxarri Aranatz    4:45:30
Bakaiku              5:10:30
Iturmendi           5:30:00
Urdiain               5:40:30
Altsasu               6:10:30
Olatzagutia         6:50:30
Ziordia               7:10:30

 

Segurtasuna gauez
Ezinbestekoa da korrikalaria bere burua iluntasunean nabarmentzea. Arropa islatzaileak edota linternak eraman behar dira; ikusteko eta ikusiak izateko. Korrika etorri aurretik eta joan ondoren errepidearen ezkerreko bazterbidetik ibili behar da, errepidera atera gabe. Beharrezkoa ez bada ez gurutzatu errepidea.

 

Egitarauak
Irurtzun  
Martxoak 27, ostirala
15:30ean Korrika txikia, eskolatik hasita herrian barna.
18:30ean Barazki gunean: haur jolasak, musika, txokolatea, Korrikaren aldeko pintxoak…
20:30ean Urko eta Nagoreren kontzertua Pikuxarren.
22:30ean Afaria Pikuxarren.

Uharte Arakil
Martxoak 27, ostirala
17:15ean Korrika txikia, jokoak eta txokolate jatea.
20:00etan  Fanfarre-poteoa.
21:30ean Korrika afaria.
Kontzertua.
Korrikaren ondoren salda banatuko da.

Lakuntza
Martxoak 27, larunbata
17:30ean Korrika txikia. Ondoren txokolate jatea.
22:00etan Herri afaria zineman.
Ondoren, kontzertuak: Tocan 2 la polla eta herriko musikariak.
Korrika pasa ondoren txokolate jatea Lakuntzako Pertza elkartean.

Korrikarekin lotutako ekitaldi gehiago agendan.