Korrikaren zuzeneko kontakizuna Beleixe Irratian

Guaixe 2015ko mar. 27a, 19:07
Elurra ezpondan, Korrikari bengalekin bidea argitzen.

Beleixe Irratiak (FM 107,3 edo www.guaixe.eus) Korrika dela eta, saio berezia eginen du bihar goizaldean. 2:00etatik 7:30era bitartean euskararen aldeko lasterketaren berri emanen du, Beleixe Irratia lekukoaren eta sakandarren arteko distantzia laburrena izanen da.

Sakandarrek euren lekukotasunak emateko aukera izanen dute 948 567 074 telefonora hots eginez, edo lasterketaren aurretik doazen esatariei adierazpenak eginez. Aldi berean, entzuleek Facebook edo Twitter sare sozialen bidez Korrikaren irrati kontakizunari ekarpenak egin ahal dizkiote. Animatu!