Hondakinen erdia birziklatzen dugu

Guaixe 2015ko mar. 27a, 12:35

Olaztiarrak auzo-konpostagailu eredu berri eta zaharren ondoan.

Sakandarrek sortutako hondakinen %50,79 birziklatzen dugu. Hondakin gehienen gaikako bilketan gora egin dute kopuruek.

Sakanako Mankomunitateko arduradunak pozik daude hondakin bilketaren joan den urteko datuekin. Urte batean %5,3k egin du gora gaikako bilketak Sakanan eta, beraz, Europako legediak ezarritakoa dagoeneko betetzen da ibarrean: sortutako hondakinen erdia birziklatzea. Sakandarrek birziklatzeko egindako ahalegina txalotu du Mank-ek.

Mank-eko zerbitzu kudeatzaile Natalia Razkin Sagastibeltzak nabarmendu duenez, hondakinen gaikako bilketak gora egin du indarrean dauden hiru sistemetan. Atez atekoa duten zortzi herrietan %80,33 izan zen birziklatutakoa. Sistema mistoa erabiltzen duten herri txikietan birziklatze tasa %61,21. Irurtzunen eta Altsasun ere gora egin du birziklatzeak: %28,51 eta %27,21 hurrenez hurren.


Birziklatze tasa
                         2012           2013              2014
Errefusa            6.739.840     5.290.602      4.267.207
Birziklatua         2.108.432     3.138.351      4.392.874
Guztira             8.848.272    8.428.953    8.660.081
Birziklatze tasa   %23,83       %37,23         %50,79        


Gaika
Errefusa
                2012            2013           2014            Aldea 2012-2014    
                6.739.840    5.290.602    4.267.207    -2.472.633    -%36,68    

2013ko garilaren 8an jarri zuen Mank-ek hondakin bilketa sistema berria martxan. Ordutik edukiontzi berdera botatzen dena bi zatitan jasotzen da Sakana gehienean: errefusa eta konposta. Mank-en datuen arabera, bilketa sistema berriak 2012 eta 2014 artean %36,68 errefusa gutxiago sortzea ekarri du. Irurtzungo eta Altsasuko edukiontzietan jasotako errefusa guztiaren %63,81 jaso zen. Eredu mistoa duten herrietan errefusaren %18,81 jaso zen eta atez ateko herrietan %9,42. Gainontzeko bilketen bidez errefusaren %8 lortu zen.

 

Organikoa
                                2013          2014         Aldea
Atez atekoan jasoa    144.440*    349.250    204,810    %141,79
*Garilaren 8an jarri zen martxan

Materia organikoaren bilakaera zein den jakiteko aurtengo datuak izan arte itxaron beharko da. 2013ko garilaren 8an gaikako bilketa hasi zenez, joan den urteko datuak ez dugu zerekin alderatu. Hala ere, jasotako materia organikoaren kopuruak gora eginen du. Izan ere, hiruzpalau aste pasa dira Irurtzungo 100 familiak auzo-konposta egiten hasi direla. Horretarako bere burua aurkeztu zuten eta haiek dira Mank-ek Irurtzunen barna jarritako 8 auzo-konpostagailuak erabiltzen ari direnak. Razkinek esan digunez, “oso ongi hasi dira, hondakin ezegoki oso gutxi daude”. Altsasun ere bi auzo-konpostagialu jarri ditu Mank-ek, baina informazio eta erabilera kanpaina egiteko dago oraindik.

Familia kopurua konpostean*
Herria        Atez ate       Auto    Auzo    Guztira
Arakil              0            324     196       520
Irurtzun           0             51         1         52
Irañeta             0            67        29         96
Uharte A.      168          105       151       424
Arruazu           0             30        33         63
Lakuntza      290           174       201       665
Arbizu          155           165       162       482
Ergoiena          1            53        207       261
Etxarri A.      385          244       648     1.277
Bakaiku          60            99         30       189
Iturmendi       38            67         88       193
Urdiain         155           106        85        346
Altsasu            0            156         0        156
Olatzagutia  272            121      433        826
Ziordia            0             28       193        221
Guztira   1.524        1.790    2.457    5.771    
             %26,41     %31,02  %42,57   %100
*Otsaileko datua

%55,52 familia
Sakanan dauden 10.394 familietatik kopuru horrek modu batera edo bestera konpostatzen du. Hondakin bilketa sistema berria Irurtzunera eta Altsasura zabaltzean bildutako materia organikoaren kopurua handitu eginen da.

 


Ontzi arinak   
                       2012          2013        2014          2012-2014 aldea
Bildutakoa        330.160     414.710    529.160     199.000     %60,27
Kendutakoa*      15.000       23.000      35.000       20.000    %133,33
Birziklatu**   311.120    386.620   479.525    168.405    %54,12
*Arbizuko hondakindegian ontziak ez diren eta kendu diren hondakinak.
**Azkoienera birziklatzera bidalitakoa.

Hondakin bilketa sistema berriaren ezarpenaren ondoren hazkunde nabarmena izan du ontzi arinen bilketak. Bi urteren bueltan %54,12 hazi da. Sakandar bakoitzak 23,3 kilo ontzi arin birziklatu zituen. Ecoembesen arabera, nafar bakoitzak 19,6 kilo birziklatu zituen 2013an.



Papera eta kartoia
       2012         2013         2014           2012-2014 aldea
       932.640    935.500    1.004.320    71.680        %7,68


Bi urteko tartean %7,68 igo da jasotako paper eta kartoi kopurua. Sakandarreko 48,98 kilo. Nafarroaren bataz bestekoa pertsonako 32,2 kilo ziren 2013an, Ecoembesen arabera.

 


Beira    
            2013         2014        Aldea
            642.580    669.200    26.620     %4,14

Iglu itxurako edukiontzietan jasotako beiraren kopurua %4,14 hazi da.




Olioa
                              2013        2014           Aldea
Ecograsen bilketa    14.110      15.740        1.630    %11,55    
Garbigunea               5.497       5.407            -90   -%1,63
Guztira                 19.607     21.147        1.540    %7,85    

Aurreko urtearekin alderatuz %7,85eko egoera izan da. Ecogras enpresak elkarteetan eta ostalaritzan egindako bilketan hazi da kopurua, baina jaitsi garbigunean jasotakoa.



Arropa
                                       2013         2014           Aldea
Humana Edukiontzietan     50.285      62.253        11.968        %23,80
Emausgo trapuketariak      36.450      61.465        25.015        %68.62     
Guztira                           86.735    123.718        36.983        %42,63

Sakanan barna dauden edukiontzi txurietan utzitakoaren eta Emausko trapuketariek jasotakoaren kopuruak, biak, gora egin dute: %42,63 guztira.



Tresna elektriko eta elektronikoak
                     2013        2014        Aldea
Garbigunea    27.280      29.952     2.672    %9,79
Emaus           33.767      34.581       814     %2,41
Guztira        61.047      64.533    3.486      %5,71                

Bai garbigunean utzitakoa bai Emauskoei emandakoa hazi egin da, %5,71 urte batean.




Altzariak, tamaina handikoak
                  2013         2014         Aldea
Emaus        138.093    126.574    -11.519  -%8,34

Mank-ek Emausko trapuketariekin hitzartua duen zerbitzu horretan %8,34 gutxiago jaso zen.



Gune garbi finkoa Altsasun
Sakanako Mankomunitateak Altsasuko Udalari herrian gune garbi finko bat jartzeko proposamena eginen dio. Gaur egun udalak Pilotajauku dermioan duen biltegiaren ondoan jartzeko proposamena da. Irurtzunen dagoenaren moduan, gaika birziklatzeko hainbat edukiontzi egonen lirateke itxitura baten barruan. Aurten martxan jartzen saiatuko dira bi erakundeak.


Valorg
Sakanako Mankomunitatea hondakin organikoen balioztatzearen inguruko Europako proiektu bateko kide da. Sakanarekin batera Frantziako, Belgikako, Eslovakiako eta Txipreko erakunde, enpresa eta unibertsitateak daude. Otsailean egin zuten aurreneko bilera Estrasburgon. Han izan ziren Hondakin Zerbitzuko eta  Sakanako Garapen Agentziako hiru kide. Tokian tokiko proiektuak ezagutzeko bisita erronda eginen dute. Lehen geldialdia Sakana izanen da, maiatzean.


Etxarriko etxola
Udazkenean puntu garbia jarri zuen Mank-ek Etxarrin, Ecograsen laguntzarekin. Hilean behin jasotzen da eta 50 familia inguruk erabiltzen dute. Ibarreko erakundeak balantzea positiboa egin du.


166.400 kilo fardel
Hondakinak biltzen diren herrietan 802.800 kiloetatik 166.400 kilo haur eta helduen fardelenak dira. Sakanako populazioaren erdia biltzen duten zortzi herri horietan astero 3.200 kilo fardel jasotzen dira.


Informazio bideak
Bloga:www.sakana-mank.com/hondakinak         
Facebook: www.facebook.com/sakanamank
Twitter: www.twitter.com/sakanamank
E-posta: info@sakana-mank.com