Mendi korrikalariak, topera

Guaixe 2015ko mar. 31a, 08:59

Jose Luis Beraza zazpigarrena izan zen Untzueko II. Hiru Mugak lasterketan eta Fan Araña hirugarrena Urnietan

Sakandarrak II. Hiru Mugak mendi lasterketan
Luzea 20,5 km
1.Xabier Zarranz: 1:52:12
7.Jose Luis Beraza: 1:59:13 (lehen beteranoa)
8.Evaristo Noveleta: 2:01:01
13.Joxeja Maiza: 2:06:33
24.Fidel Jimenez: 2:13:38
26.Aritz Ganboa: 2:14:38
35.Mikel Iriarte: 2:17:15
36.Mikel Satrustegi: 2:17:28
67.Aitor Larraza: 2:25:43
124.Jose Antonio Salgado: 2:39:07
169.David Oroz: 2:50:49
185.Asier Leiza: 2:58:10
195.Jose Juango: 3:03:33

Motza (15 km)
1.Javier Cuadrado: 1:33:50
21.Carlos Gerendiain: 1:56:20
22.Maite Beregaña: 1:56:21
36.Erkuden San Martin: 2:07:14

Herrikoia (12 km)
1.Juan Clemente: 1:14:47
36.Marijo Arza: 1:59:06
37.Igone Moreno: 1:59:06


Sakandarrak IV. Urnieta mendi lasterketan
21,6 km
1.Aritz Egea: 1:51:59
32.Aritz Munarriz: 2:08:45
80.Joxeja Maiza: 2:22:05
193.Julen Arratibel: 2:44:13
203.Adur Maiza: 2:45:45

11,5 km
1.Lorenzo Galeano: 1:05:20
3.Fran Araña: 1:09:01
8.Alatz Agirre: 1:12:39
31.Israel Arbizu: 1:24:55
32.Joni Araña: 1:24:55

Mendi korrikalari sakandarrak lanpetuta ibili dira asteburuan. Larunbatean II. Hiru Mugak lasterketa jokatu zen Untzuen eta guztira 17 korrikalari sakandar aritu ziren, hiru kategoriatan banatuta: proba luzea (20,5 km), motza (15 km) eta herrikoia (12 km). Proba luzea 218 korrikalarik osatu zuten eta Xabier Zarranzek sekulako erakustaldia eman zuen (1:52:12), proba irabaziz. Zazpigarrena Jose Luis Beraza uhartearra izan zen, probako lehen sakandarra eta lehen beteranoa (1:59:13). Evaristo Noveleta 8.a izan zen, eta atzetik sailkatu ziren gainontzeko sakandarrak, maila bikainean. Emakume sakandarrak ere lehiatu ziren. Proba motza 87 korrikalarik osatu zuten eta Carlos Gerendiain 21.a, Maite Beregaña 22.a eta Erkuden San Martin 36.a izan ziren. Eta proba herrikoian Marijo Arza 36.a eta Igone Moreno 37.a izan ziren.


Urnietan Araña hirugarrena
Igandean IV. Urnietako mendi lasterketa jokatu zen. Bi aukera zeuden: 11,5 km-ko lasterketa eta 21,6 km-koa. Gehienek ibilbide luzeagoaren hautua egin zuten, 339 korrikalarik. 77 korrikalarik, aldiz, ibilbide laburragoa egitea aukeratu zuten.
Ibilbide motzean Lorenzo Galeano izan zen azkarrena (1:05:20). Fran Araña arbizuarra 3.a sailkatu zen (1:09:01). Ibilbide luzeko txapelduna Aritz Egea gipuzkoarra izan zen (1:51:59). Aritz Munarriz 32. postuan sartu zen (2:08:45).