Erramu Trofeoko mendiko saria Asier Etxeberriarendako

Guaixe 2015ko mar. 31a, 09:48
Asier Etxeberria saria jasotzen. Argazkia: Burunda.

Jordi Lopezek irabazi zuen Altsasuko Erramu Saria, Huesca La Magia bere taldearen erakustaldia borobilduz

Sociedad Deportiva Alsasuak antolatuta, igandean juniorren mailako 56. Erramu Trofeoa jokatu zen, 79 km-ko lasterketa. Huesca la Magia taldeak sekulako erakustaldia eman zuen. Talde honetako Jordi Lopezek irabazi zuen proba, Altsasuko helmugara bakarrik heldu eta gero (2:09:08). 12 segundora Huesca la Magia taldeko Pascua, Galvan eta Jaime sartu ziren, eta atzetik sartu ziren gainontzeko txirrindulariak, tantaka. Burundako Quesos Albeniz taldeko Asier Etxeberria 6.a iritsi zen helmugara, 20 segundora, eta berak eraman zuen Mendiko Saria. Talde bereko Eneko Aramendia 13.a izan zen, 1:5era, Aralarreko Intersport Irabia taldeko Nestor Baroja 31.a, 1:30era, eta haren taldekide Izai Mauleon 49.a, 3:57ra.
Huesca la Magiak irabazi zuen taldekako txapelketa.

Kadeteak
Kadeteek Tafallan mustu zuten Nafarroako egutegia. Burundako Quesos Albenizeko Josu Etxeberria 9.a heldu zen helmugara, Ailetz Lasa 23.a eta Josu Jaka 26.a.