Leire Maiza eta Iker Mintegi txapeldun Arbizuko Haur Duatloian

Guaixe 2015ko mar. 31a, 10:30
Villalobos, Mintegi eta Maiza Arangurengo proban.

Sakana Triatloi Taldeko neska-mutilak bikain ibili ziren Arbizun

Larunbat goizean Arbizuko III. Haur Duatloia jokatu zen. 125 neska-mutikok parte hartu zuten, tartean makina bat sakandarrek. Haurren mailan nesken proba Leire Maizak irabazi zuen eta mutilena Iker Mintegik. Unai Villalobos 2.a izan zen eta Mikel Arretxe 3.a. Kimuetan Nahia Imaz 7.a izan zen eta Ander Villalobos 8.a. Benjaminetan Hasier Baztarrika 7.a sailkatu zen, Ekain Razkin 8.a, Atikilt Arretxe 9.a, Anartz Garcia 11.a, Oier Arretxe 12.a eta Ailetz Arretxe 16.a. Eta aurrebenjaminetan mutilen lasterketa Ekain Imazek irabazi zuen. Alain Razkin 4.a izan zen. Nesketan Ane Berastegi 2.a iritsi zen helmugara eta Haizea Urbe 6.a.

Altsasuko Duatloia
Nafarroako Triatloi Federazioak Altsasuko Haur Duatloiko klasifikazioa publikatu du. Aurrebenjaminetako lasteketa Ekain Imazek irabazi zuen eta benjaminetan Egoi Lakuntza 2.a izan zen. Kimuetan mutiletan Ander Villalobos 5.a sailkatu zen eta Xabier Borrega 10.a, eta nesketan Nahia Imaz 8.a sailkatu zen. Bukatzeko, haurren mailan mutilen proban Unai Villalobos izan zen txapelduna Iker Mintegiren aurretik, eta nesketan Leire Maiza 4.a sailkatu zen.