Andra Mari eta Iñigo Aritza txapeldun

Guaixe 2015ko mar. 31a, 13:04

Etxarri Aranatzen jokatutako Nafar Herri Kirol Jokoetako finaletan Andra Marik bi txapel lortu zituen eta Iñigo Aritzak bat

Igandean Nafarroako Herri Kirol Jokoen final handiak jokatu ziren beteta zegoen Etxarri Aranazko pilotalekuan. Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatutako txapelketan inoiz baino talde gehiagok hartu du parte aurten eta txapelketa oso lehiatua izan da. Hala ere, Iñigo Aritza ikastolatik eta Andra Mari ikastolatik sortutako gure taldeek –Iñigo Aritza, Andra Mari, Leziza, Putterri, Beriain eta Ondatz– maila bikaina eman dute. Lau jardunaldiren ondoren talde onenak iritsi ziren igandean Etxarrin jokatutako finaletara. Final oso estuetan, hiru txapela Sakanan geratu dira.

Proba konbinatuko kimuen mailan lehia oso estua izan zuten Iñigo Aritzak eta Beriainek baina azkenean txapela Altsasura joan zen ehuneneko eskas batzuengatik. Haurren mailan, aldiz, Andra Marik jantzi zuen txapela eta kadeteetan Berriozarrek. Sokatiran, haurren mailan Andra Marirendako izan zen txapela eta kadeteen txapela Berriozarrera joan zen.

Konbinatuko sailkapena
Kimuak
1.Iñigo Aritza: 6:49.63
2.Beriain: 6:49.88
3.Andra Mari: 6:53
4.Araxes: 6:59

Haurrak
1.Andra Mari: 8:37
2.Basaburua: 8:57
3.Araxes: 9:09
4.Leziza: 10:08

Kadeteak
1.Berriozar: 10:25
2.Basaburua: 10:47
3.Andra Mari: 11:04
4.Ultzama: 11:37

Sokatira
Haurrak (480mkilo)
1.Andra Mari
2.Putterri
3.Berriozar
4.Iñigo Aritza

Kadeteak (540 kilo)
1.Berriozar
2.Ultzama
3.Andra Mari
4.Iñigo Aritza
5.Araxes