Lau sakandar Geroa Bairen Parlamenturako zerrendan

Guaixe 2015ko api. 1a, 11:09
Geroa Bairen Parlamentuko zerrendaren aurkezpena

Geroa Baik Nafarroako Parlamenturako hauteskunde zerrenda aurkeztu zuen atzo. Koalizioaren lehendakari gaia Uxue Barkos izanen da. Berarekin batera zerrendan lau sakandar daude: Unai Hualde 4. postuan dago, Maider Goñi 15., Ruben Goñi 32. eta Javier Ollo 37. Hualde lehendakaritzarako hautagaitzan Barkos laguntzen duen zortzikoteko kide da.