Irurtzunek Gazte Martxa hartuko du etzi

Guaixe 2015ko api. 1a, 18:26

Lekunberri eta Berriozar lotuko dituen mendi martxa antolatu dute Aitzina eta Ernai gazte antolakundeak. Herria mugarri, gazteok martxan! leloa du martxak. Ostiralean abiatuko dira Lekunberritik eta aurreneko etapa Irurtzunen despedituko dute. Makina bat ekitaldi eta kontzerturen ondoren, larunbatean gazteak Berriozarrerako bidea eginen dute. Martxa igandean Iruñean despedituko da, Aberri Egunean.

Mendi Martxarekin antolatzaileek gazteek euren “esperientziak elkartrukatzeko eta harremantzeko aukera” eman nahi dute: “geure kezka eta nahien inguruan hitz egin eta pertsona askez osatutako Euskal Herri aske baterako bideari ekitekoa”.


Egitaraua
Apirilak 3, ostirala
10:00etan Harrera ekitaldia eta martxaren hasiera.
Latasan bazkaria (zeinek berea eraman behar du.
Irurtzunera iritsi eta akanpatu.

Hitzaldi eta tailerrak
-Independentziaren inguruko mahaingurua nazioarteko ordezkaritzekin.
-Prozesu eratzailea Euskal Herrian: autogestioaren dimentsio berriak.
-Goxatu goxotasunetik.

Kultur eskaintza
Uluka taldearen kontzertua.
Bertso olinpiadak.
Gazte Oihua gazte taldeen kontzertu maratoia: Pixontxis, Sutan, Neke Politikoa, Txorroskilo, Ahuntzape eta Pornox.


Apirilak 4, larunbata
Gosaria eta martxaren hasiera.
Bidean bazkaldu.
Berriozarrera iritsi eta akanpatu.

19:30ean Ekitaldi nagusia.
Kontzertuak: Skakeitan, Oliba Gorriak, Kop, Raperos de Emaus & Zero Koma Backing Band, Mandoilek eta erromeria.


Apirilak 5, igandea. Aberri Eguna
Kalejira.