Katealde eta Laket Artesanos Madrilgo Gourmets azokan

Guaixe 2015ko api. 14a, 10:12

Atzotik ostegunera bitartean eginen da Madril Gourmets Ifema erakustazokan. Katealde eta Laket Artesanos enpresa sakandarrek euren kalitatezko produktuak aurkezten ari dira. Bisitariek sakandarren elikagaiak dastatzeko aukera izanen dute. Bi enpresak Nafarroako standean ari dira euren produktuak ezagutarazten. Eta toki berean Idiazabal jatorri izendapeneko gazten dastatzea eginen da ere.