Egiarretak eta Zalduak lidergoari eusten diote

Guaixe 2015ko api. 14a, 17:26
Zalduak eta Maldarteak lidergoa dute jokoan asteburu honetan.

Elomendiko Futbol Txapelketa. 2. fasea. A multzoko 16. jardunaldia: Egiarreta 0 – Bar Poukas 1. B multzoko 16. jardunaldia: Zalduak atseden.

A multzoan, Egiarretari 0-1 irabazi zion Bar Poukasek baina Egiarretak jarraitzen du lider (40 puntu), 6 puntura Bar Poukas duela. Larunbatean Bidezarra izango du Aurkari Egiarretak, Noainen.

B multzoan Etxarrengo Zalduak atseden jardunaldia zuen, baina Zalduak eusten dio lidergoari (29 puntu), oso gertu, puntu eskasera, Maldartea duela. Larunbatean hain zuzen ere Zalduak Maldartearen kontra jokatuko du, Lekunberrin. Lidergoa egongo da jokoan.