Sakandarrak 27. Lekunberriko Leguan

Guaixe 2015ko api. 15a, 08:15

Francisco Codon irurtzundarra 22.a sailkatu zen

Sakandarrak 27. Lekunberriko Leguan (6,040 km)
1.Marcos Yaniz: 19:13
22.Francisco Codon: 21:49
28.Mikel Berdud: 22:45
43.Asier Estarriaga: 25:09
47.Santi Agirre: 25:33
51.David Trevejo: 25:51
59.Ismael Lopez de Goikoetxea: 27:06
88.Javier Ramirez de Alda: 38:13

Igandean hitzordu polita zuten korrikalariek, 27. Lekunberriko Legua-Memorial Txikito Arruitz lasterketa jokatu baitzen. Legoa batek dituen 6.040 metrori egin behar izan zieten aurre proba nagusian parte hartu zuten ia 90 korrikalariek. Azkarrena Marcos Yaniz (19:13) izan zen. Zazpi sakandar lehiatu ziren eta Francisco Codon irurtzundarra izan zen lehena, helmugara 22. postuan iritsi eta gero (21:49).