Garikoitz Floresen erakustaldia Opakuan

Guaixe 2015ko api. 15a, 11:00
Garikoitz Flores Urbasako igoeran aritu zenean.

Lakuntzarra 3.a sailkatu zen 9. Opakuako Igoeran

Opakuako portua auto zalez bete zen larunbatean, 9. Opakuako Igoera jarraitzera. Ia 50 autok hartu zuten parte proban, tartean pilotu sakandarrak. Proba Aitor Zabaletak irabazi zuen (Lola, BMW), primerako denbora ezarriaz: 2:24.451. BRC Evo barketarekin lehiatu zen Garikoitz Flores lakuntzarrak lan bikaina egin zuen eta podiumera igo zen, hirugarrena sailkatu baitzen (2:33.152).

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Javier Goikoetxea (Citroen Saxo, VTS) 29.a sailkatu zen (3:05.139), Andoni Lopez de Sabando (BMW 320i) 30.a (3:06.903) eta Mikel Mendinueta (Citroen 205 GTI) 36.a (3:13.650). Iban Lopez de Goikoetxeak (Renault 5 GT Turbo) proba utzi behar izan zuen.