Kontseiluaren Anaitasunako ekitaldira autobusez joateko aukera

Guaixe 2015eko apirilaren 16a

ELA, LAB, EILAS, ESK, EHNE eta CGT sindikatuetako ordezkariak Anaitasunara deitzen.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Iruñeko Anaitasuna kiroldegian ekitaldia antolatu du apirilaren 25erako, 18:30ean. Nafarroan behar beharrezkoa den hizkuntza-politikarako proposamena aurkeztuko da ekitaldian. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Anaitasunara autobusez joateko aukera eman du. Autobusa Ziorditik 16:30ean abiatuko litzateke. Izena eman nahi duenak asteazkeneko 14:00ak arteko epea du euskara@sakana-mank.com helbidean edo 948 464 840 telefonoan izena emateko.

Ekitaldia, eta gehiago
Kontseiluak antolatutako ekitaldiaren harira Iruñerriko euskalgintzak eguna girotzeko Ezkaba mendirako lasterketa ez lehiakorra antolatu du apirilaren 25erako, 10:00etan Errotxapeatik abiatuko da. Bestalde, Anaitasuna kiroldegiko jatetxean Julio Soto, Alaia Martin eta Fredi Paiarekin bertso-bazkaria izanen da. Informazioa euskarazbizinahidut@gmail.com helbidean eska daiteke. Azkenik, 17:00etan, Baratxurien plazatik kiroldegirako kalejira abiatuko da.