Gazte Martxa pasa zen

Guaixe 2015ko api. 16a, 17:09
Gazteak Irurtzunen. Argazkia: www.topatu.info

Ernai eta Aitzina gazte erakundeek antolatutako Gazte Martxan 2.000 bat gaztek parte hartu zuten. Herria Mugarri lelopean Lekunberri eta Irurtzun arteko etapa egin zuten gazteek apirilaren 3an. Behin kanpin dendak jarri ondoren, Euskal Herriko prozesu eratzailearen eta nazioarteko ordezkarien hitzaldiak, xamurtasun tailerra eta musikaz eta bertsoez gozatzeko aukera izan zuten gazteek. Hurrengo egunean Irurtzun utzi eta Berriozarrerako bideari heldu zioten; Aberri Egunarekin batera Iruñera iristeko.