51 langabe gutxiago

Guaixe 2015ko api. 17a, 12:23
Eraikuntzako langileak.

Martxo akaberan 1.506 sakandar lan bila zeuden, joan den urteko otsailean baino 218 gutxiago. Nafarroako populazioaren %3,19 izanik langabeen%3,11 dira sakandarrak.

Hirugarren hilabetez jarraian langabe kopuruak behera egin du. Martxo akaberan 51 gutxiago ziren eta urtea hasi denetik guztira 133. Hala ere, gauzak gutxi aldatu dira eta lan bila jarraitzen duten gehienak emakumezkoak dira, 817 (%54,25 eta 11 gutxiago). Gizonezko langabeak, berriz, 689 (%45,75 eta 40 gutxiago).

Adin tarteari dagokionez, 45 urte edo gehiago dutenenak dira langabe gehien: 708 (%47,01 eta 12 gutxiago). 25 eta 44 urte bitarteko langabeak 665 ziren, (%44,16 eta 26 gutxiago). 25 urte baino gutxiagoko langabetuak 133 ziren, (%8,83 eta 12 gutxiago).
 
Sektoreka
Lan bila dauden sakandar gehienek, 902, zerbitzuen sektorean lan egin nahiko lukete (%59,89 eta 23 gutxiago). Industrian aritzeko eskaerak 374 ziren (%24,83 eta 25 gutxiago). Eraikuntzarako lan eskatzaileak 107 ziren martxo akaberan (%7,10 eta 3 gutxiako). Aldiz, lehen sektorean aritzeko eskaerak 34 ziren (%2,26 eta 5 gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez dutenen kopuruak, atzera ere, gora egin zuen martxoan, 89ra iritsiz (%5,91 eta 3 gehiago).

Kontratuak
sakandarrek 647 kontratu sinatu zituzten martxoan, otsailean baino 106 edo %19,59 gehiago. Gizonezkoen sinadura 383 zuten kontratuk (%59,2 eta 94 gehiago). Emakumezkoek 264 kontratu zituzten otsailean (%40,8 eta 12 gehiago). Kontratu moten artean, aldi baterako kontratazioa izan zen nagusi martxoan: 621 (%95,98 eta 104 gehiago). Sinatutako kontratuetatik hasieratik mugagabeak 15 izan ziren martxoan (%2,32 eta 1 gehiago). Joan den hilean mugagabe bihurtutako kontratuak 11 izan ziren (%1,70 eta 1 gehiago). Nafarroan otsailean sinatu ziren 25.537 kontratuetatik %2,53 sakandarrenak ziren.

Langabezia herrika
Herria        Langabetuak    Aldea
Arakil                  52         3        
Irurtzun             158        -1        
Irañeta                 9         -2        
Uharte Arakil       52        -2        
Arruazu                4          0          
Lakuntza             60        -5                
Arbizu                 65         5        
Ergoiena             14         -2
Etxarri Aranatz  136        -14    
Bakaiku               14         2
Iturmendi            25         1
Urdiain                29         0
Altsasu              749       -32
Olatzagutia        115        -2
Ziordia                24        -2
Sakana         1.506        51