Sakandarrak Iruñeko elkartasun ekonomiari buruzko azokan eta jardunaldietan

Guaixe 2015ko api. 17a, 10:47

III. Elkartasun Ekonomiako Iruñeko azoka eta VIII. Elkartasun Ekonomiari buruzko Nazioarteko Jardunaldiak eginen dira asteburuan. REASek (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioko Sareak) antolatu du eta gaurtik etzira arte Iruñeko autobus geltoki zaharrean izanen da.

Aipatu azokan sakandarrek euren produktuak eskainiko dituzte: Poxtineneko Gazta, Legarbe Karakolak, Erabili (moda eta osagarriak) eta Eclectica Complementos (bitxigintza artisaua). Bestalde, jardunaldien barruan, bihar, 12:30ean, Egungo kontsumo ereduari buruzko salaketak eta alternatibak mahai-ingurua izanen da. Hartan hizlari izanen diren hiruetako bat Setemgo kide eta Nafarroako Arropa Garbia kanpainako koordinatzaile Jose Luis Mariñelarena irurtzundarra izanen da.