Etxarrik irabazi eta Altsasuk galdu

Guaixe 2015ko api. 20a, 09:55

Erregional maila. 29. jardunaldia: Universidad de Navarra 0 – Etxarri Aranatz 4 / Altsasu 0 – Ultzama 2

OPUS-eko Unibertsitatean jokatutako partidan, lehen zatian aukera garbienak izan zituen Universidad de Navarra taldeak. Baina bigarren zatian Etxarrik unibertsitatekoen defentsa akats bat probestu zuen Javik gola sartzeko. Handik gutxira Pablok Etxarriren bigarren gola sartu zuen. Unibertsitatakoak saiatu ziren eta aukerak izan zituzten, baina baloiak ez zuen Etxarriren atean sartu nahi izan. Bukaeran, Mikelek eta Eduardok beste bi gol sartu zituzten eta Universidad de Navarrari 0-4 irabazita itzuli zen etxera Etxarri liderra.

Dantzalekun, ordea, ezin izan zuten garaipena ospatu. Oso lehia estua izan zuten Altsasuk eta Ultzamak, eta ez zen inor bestearen gainetik gailendu. Atsedenaldira joan baina bos minutu lehenago, jokaldi zorigaiztoko batean gola sartu zuen Ultzamako Berazak. Bigarren zatian Altsasu partida berdintzen saiatu zen, baina ez zuen zorterik izan. Gainera, deskontuan bigarrena sartu zuen Ultzamak. Horrela, 3 puntuak alde egin zuten Dantzalekutik.

Etxarrik jarraitzen du erregional mailako lider, 68 punturekin. Altsasu 10.a da, 41 punturekin. Asteburuan Etxarrik sailkapenean azkena den Mutilbera taldea hartuko du eta 26 punturekin 13.a den Mendillorriren kontra lehiatuko da Etxarri.