Asteburuan lehiatzen izan dira gure mendi korrikalari sakandarrak. Gehienak, 28 guztira, XI. Berako mendi maratoi erdian aritu dira, eta 5 izan dira Gasteizko 30. Estibalitz Igoeran lehiatzera animatu direnak.
530 korrikalarik osatu zuten XI. Berako mendi maratoi erdia (21 km, 1.308 m desnibel +). Larun gaina igo behar izan zuten tartean. Oier Ariznabarretak sekulako ikuskizuna eman zuen (1:39:21) eta bi minutu pasako aldea atera zion Didier Zagori (1:41:35). Emakumezkoetan, aldiz, Laura Sola gailendu zen (2:00:26). Bertan lehiatu ziren 28 korrikalari sakandarrek maila ederra eskaini zuten eta aspaldiko partez bere berririk ez genuen Angel Arrieta 15.a izan zen helmugan, lehen sakandarra (1:52:52). Emakumezkoetan Maite Berañaga izan zen gure ordezkari bakarra. Uhartearra 319.a iritsi zen helmugara (2:26:27).
Bestalde, 1040 korrikalari iritsi ziren 30. Estibalitz Igoerako helmugara (15 km), Kike Sebastian dulantziarra buru (50:21). Patxi Cano altsasuarra 26.a izan zen helmugan (58:26).
Sakandarrak XI. Berako mendi maratoi erdian (21,092 km)
1.Oier Ariznabarreta: 1:39:21
15.Angel Arreita: 1:52:52
18.Aritz Munarriz: 1:53:37
23.Evaristo Noveleta: 1:54:26
28.Aritz Ganboa: 1:56:27
42.Juanjo Goikoetxea: 1:59:30
49.Fidel Jimenez: 2:00:23
55.Julen Paniagua: 2:00:53
63.Carlos Gerendiain: 2:02:47
70.Mikel Rubio: 2:03:13
83.Mikel Berastegi: 2:04:25
91.Joxeja Maiza: 2:05:13
103.Alberto Razkin: 2:06:47
106.Alatz Agirre: 2:07:33
144.Juan Felipe Lizarraga: 2:10:17
147.Mikel Iriarte: 2:10:56
152.Aitor Hernaiz: 2:11:31
153.Mikel Sasiain: 2:11:36
214.Patxi Rubio: 2:17:47
215.Jose Javier Beregaña: 2:17:47
221.Aitor Larraza: 2:18:34
269.Fran Araña: 2:22:44
279.Gorka Verdugo: 2:23:27
281.Xabier Aizpun: 2:23:35
319.Maite Beregaña: 2:26:27
337.Iraitz Asurabarrena: 2:27:44
366.Iban Berdugo: 2:31:16
371.Jon Goikoetxea: 2:31:40
481.Javier Gonzalo: 2:48:39
Sakandarrak 30.Estibalitz Igoeran
1.Kike Sebastian: 50:21
26.Patxi Cano: 58:26
43.Iker Flores: 59:55
157.Jose Ramon Ramirez: 1:05:54
163.Ion Zubiria: 1:06:10
281.Juanjo Otsoa: 1:10:10