Mank-ek web berria mustu du

Guaixe 2015ko api. 21a, 18:37

www.sakana-mank.eus helbide berrian ibarreko erakundearen zerbitzu guztien berri emanen da.

Sakanako Mankomunitateak bere web orria aste honetan itxuraldatu du. Eta itxurarekin batera helbidea ere. Lehengo .com extentsiotik .eus-era pasa da. Hala ere, helbide zaharrera jotzen dutenek web berrian bukatuko du automatikoki. www.sakana-mank.eus atari elebiduna da eta Mank-en zerbitzu guztien informazio guztia jasotzen du (euskara, ura, hondakinak, kirola, etxebizitzen zaharberritzea eta inmigrazioa).

Berrikuntzen artean hainbat izapide on-line egiteko aukera daude. Esaterako, Emausko traperuak etxetik pasatzeko eskaera orria web-gunean bete daiteke. Bestalde, Mank-en atarian izena ematen duenak ibarreko erakundearen informazio buletina jasoko du bere helbide elektronikoan; hamabostean edo hilean behin, dagoen informazioaren arabera.