Irudi bila, lehiaketa

Irudi bila, lehiaketa 2015ko api. 21a, 17:16

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak logotipo lehiaketa deitu du. Elkartea irudi batekin erraz identifikatu eta elkartean ibarreko zein establezimendu dauden adierazteko modua emanen du irudi horrek. Haren egileak 200 euro eskuratuko ditu. Lehiaketan interesa dutenek lanak apirilaren 29ra arte aurkez ditzakete. Oinarriak elkartearen Facebook-eko profilean edo n.aldaz@mkcomunicación.com e-postaren bidez eskuratu daitezke. Lanak aurkezteko azken helbide hori erabili behar da eta haien tamainak ezin izanen du 3MB pasa.