Animatu Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketara

Guaixe 2015ko api. 22a, 12:27

Maiatzaren 30ean hasiko da txapelketa. Izena ematea zabalik dago

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarri Aranazko Udalaren eta Gure Pilota taldearen laguntzarekin, Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa antolatu du. Txapelketa maiatzaren 30ean hasiko da eta hiru mailatan jokatuko da: 3. Maila, hasiberriendako eta frontenisaz gozatu nahi duten helduendako, 2. Maila eta 1. Maila. Partidak ostiral eta larunbat arratsaldetan eta igande goizetan jokatuko dira, Etxarri Aranazko pilotalekuan. Antolatzaileek aipatu txapelketa herrikoian parte hartzera animatu diete Sakanako emakumeei, kirola egiteaz gain, ongi pasatzeko.

Izena emateko
Izena ematea zabalik dago, apirilaren 30era arte. Horretarako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots egin behar da, goizez (948 464 866) edo Gure Pilota Elkartera, arratsaldez (638 138 231). Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira.