Elomendi Txapelketa: Zalduak jokoan zegoen lidergoari eutsi zion

Guaixe 2015ko api. 22a, 16:26
Zalduak lidergoari eustea lortu zuen.

B multzoko liderra da Zaldua, eta A multzokoa Egiarreta

Elomendi Futbol Txapelketako 2. Faseko 17. Jardunaldiak berri onak utzi ditu Sakanako taldeendako. A multzoan Egiarretak lidergoa sendotzea lortu zuen Bidezarra taldeari 0-2 irabazi ondoren. Egiarreta liderrak 43 puntu ditu eta 9 puntu ateratzen dizkio Bar Poukas bigarrenari. Llarunbatean Beriain taldearen kontra lehiatuko da Egiarreta, Uharte Arakilen.

Bestalde, B multzoan lidergoa zuten jokoan Etxarrengo Zalduak eta Maldarteak. Partida ikusgarrian 5-1 irabazi zuen Zalduak eta lidergoari eustea lortu zuen (32 puntu). Modernillo igo da bigarren postura eta Maldartea hirugarrena da, biak 28 punturekin. Asteburuan Zalduak Eneriz izango du aurkari, Lekunberrin.