Literatura-hauteskundeak ikastoletan

Guaixe 2015ko api. 23a, 10:06

Liburuaren egunarekin batera Euskal Herriko ikastoletako 15.800 bat ikaslek Juul literatura-hauteskundeetan parte hartuko dute; 773 Sakanan. 17. edizio honetan, atzera ere, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH ikasleak izanen dira botoa emanen dutenak. Euskaraz argitaratutako liburuak izanen dira hautagai, eta, horretaz aparte, liburu ilustratzailea ere.

Ikastolen baitan irakurtzeko zaletasuna bulkatzeko egiten diren jardueretako bat dira gaurko literatura-hauteskundeak. Bienar, ikasleek bozka prozesu bat zer den ikasten dute. Izan ere, aukeraketa egiteaz aparte, hauteskunde-mahaian lehendakari, mahaikide eta idazkari lanetan beraiek aritzen baitira. Botoa boto-txartelaren edo boto-elektronikoaren bidez eman dezakete.

www.juulkanpaina.eus
Bozketa-elektronikoa egiteko plataforma da, baita ikasleen irakurketa bultzatzeko baliabideen bilgune ere.