Futsalsakana Kopa abian

Guaixe 2015ko api. 23a, 13:33

Auzomotojorik taldeak hasiera bikaina eman dio Kopari.

8 talde daude lehian

Aurreko asteburuan hasi zen Futsalsakana Kopa. 8 talde ari dira lehiatzen, bi multzotan banatuta. Larunbatean 1. jardunaldiko bi partida jokatu ziren. Iturmendiri 5-11 irabazi zion Auzomotojorik taldeak. Aldiz, Arbizu harrobia eta Hijos de perla taldeen arteko norgehiagoka hirunako berdinketarekin despeditu zen. Larunbatean, Uharte Arakilen, 15:00etan Iturmendik Arbizu izanen du aurkari eta 16:00etan Auzomotojorikek Bunker.