Maiatzaren 24an ibarreko 13 kontzeju berrituko dira. Haietatik dozena batean zerrenda bakarra aurkeztu da. 70 biztanle dituen Errotzen, berriz, bi dira kontzejurako hautagaitzak. Toki erakundeko ardurak udazkenean berritzera itxaron beharko dute Zuhatzun eta Lizarragabengoan. Duela lau urte lau herri izan ziren hautagairik izan ez zutenak.
58 pertsonek osatzen dituzte aurkeztutako 14 hautagaitzak. Haietatik 44 (%75,86) gizonezkoak dira eta 14 emakumezkoak (%24,14). 14 zerrendetan lehenak ageri direnetatik 11 (%78,57) gizonezkoak dira eta 3 (%21,43) emakumezkoak dira.