Erabakitzeko eskubidearen alde dauden pentsamolde ezberdinetako herritarrak elkartu nahi ditu Gure Esku Dago dinamikak. Bakaikuko eta Altsasuko dinamikako kideak azken egunetan euren herritarren artean oihal zatiak saltzen aritu dira. Haiek erosi dituztenak larunbatean elkartzeko, oihal zatiak apaindu eta elkarrekin josteko deia egin diete.
Bakaikun 19:00etan jarri dute hitzordua. Altsasun, berriz, 12:30ean. Iortia kultur guneko plazan oihalen apainketari ekinen diote lehenik. 13:00etan guztiak josiko dituzte eta 14:00etarako hautetsontzia eraikia izan nahi dute. Gerturatzen direnendako auzatea izanen da.