Lastra hirugarrena Markinan

Guaixe 2015ko api. 27a, 13:12
Rural Kutxa taldea.

Rural Kutxa talde sakandarreko txirrindularia Julen Amezketa irabazlearengatik 3 segundora sartu zen

Lehendakari Txapelketarako baliagarria zen Markina Zemeingo lasterketa Baque taldeko Julen Amezketak irabazi zuen. 2 segundora talde nagusia sartu zen, Rural Kutxa talde sakandarreko Jonathan Lastra hirugarrena zela. Talde berberean talde sakandarreko Iker Azkarate sartu zen, zortzigarrena. Amezketak larunbatean ere Lazkaon irabazi zuen.