Ezkaban hildakoei omenaldia

Guaixe 2015ko api. 27a, 17:54

Urtero moduan Txinparta elkarteak 1936ko estatu kolpearen ondoren Ezkabako espetxean hildakoak omentzeko ekitaldia eginen du. Aurten maiatzaren 17an, eguerdian, izanen da. Mendiko espetxean azken hildakoei euren agiriak botila batean zituztela lur eman zieten. Hori gogoan, omenaldiko parte-hartzaileei botila baten barruan mezu bat sartu, ekitaldiko oholtzan utzi eta bukaeran beste bat hartzeko eskatu dute. Aldi berean, bazkarira gelditu nahi duenak Laboral Kutxaren ES57 – 30350162791621060055 kontu korrontean izen-abizenekin batera 18 euro sartzeko eskatu dute. Elkarte antolatzaileak plazak mugatuak direla aurreratu du.