Beraza hamargarrena Izarraitzen

Guaixe 2015ko api. 28a, 12:12

Mendi korrikalari sakandarrek maila polita eman dute Izarraitzen eta Aloñan

Sakandarrak XI. Izarraitz mendi lasterketan (21 km)
1.Aitor Osa: 1:50:48
10.Jose Luis Beraza: 2:05:19
57.Juanjo Armendariz: 2:24:59
87.David Oroz: 2:35:48
168.Julen Arratibel: 2:56:11

Sakandarrak XI. Aloñako igoeran (22,3 km)
Gizonezkoak
1.Walter Becerra: 2:09:11
31.Iraitz Senar: 2:29:03
32.Fidel Jimenez: 2:29:42
65.Patxi Rubio: 2:43:35
66.Ipi Lizarraga: 2:43:38
202.Alberto Arrizabalaga: 3:13:46

Emakumeak
1Alizia Olazabal: 2:43:48
15.Aran Larrañaga: 3:33:33

Asteburuan gure korrikalariek lan ederra burutu dute Azpeitian eta Oñatin. Larunbatean XI. Izarraitz mendi lasterketa jokatu zen Azpeitian (21 km). Helmugara iritsi ziren 212 korrikalarien artean Aitor Osak hegan egin zuen eta proba irabazi zuen (1:50:48). Sakandarren artean Jose Luis Beraza uhartearra izan zen azkarrena, 10.a sailkapenean (2:05:19).

Bestalde, igandean Oñatik XI. Aloñako Igoera hartu zuen (22,3 km). 268 korrikalari iritsi ziren helmugara, Walter Becerra (2:09:11) eta Alizia Olazabal (2:43:48) buru zirela. Sakandarrei dagokienez, Iraitz Senar lakuntzarra izan zen azkarrena (2:29:03), helmugan 31.a. Aran Larrañaga emazkumezkoetan 15.a iritsi zen helmugara (3:33:33).

Beregaña 18.a San Marcos Igoeran
Igandean 19. San Marcos Igoera jokatu zen Errenterian. Iñaki Martiarenak irabazi zuen proba (54:07). Jose Jabier Beregaña 18.a iritsi zen helmugara (1:05:23).