Adur Senar hamaikagarrena Zizurren

Guaixe 2015eko apirilaren 28a

Nagorek eta Melerok irabazitako Donejakue bideko proban maila bikaina eman zuen lakuntzarrak

Igandean 22. Donejaku bideko lasterketa jokatu zen Zizurren. 207 korrikalarik osatu zuten 10 km-ko proba. Etxeko atletak gailendu ziren, Javier Nagore (32:59) eta Maitane Melero (38:53). Adur Senar lakuntzarra ongi moldatu zen eta 11.a sartu zen helmugan (35:32). Kaxi Estarriaga 49.a izan zen (39:47), Joxe Mari Mercero 174.a (50:17) eta Saray Garasa 179.a (50:56).

Bestalde, 5 km-ko proba Ion Anduezak irabazi zuen (18:17). Asier Estarriaga 11.a sailkatu zen (21:54).

Sakandar asko Leitzan: Raul Audikana 15.a
Leitzak 37. Herri Krosa hartu zuen igandean (10 km). Aimar Boziane gailendu zen 105 korrikalarien artean. Raul Audikana olaztiarra 15.a sartu zen (36:18), Aritz Pellejero 17.a (36:42), Iban Gonzalez 20.a (36:57), Martin Somocurcio 41.a (41:35), Santi Agirre 53.a (42:19), Ion Zubiria 54.a (42:21), Luis Flores 56.a (42:31) eta Luis Migel Galindo 76.a (47:17).