Makina bat sakandar Anahitasunan

Guaixe 2015ko api. 28a, 19:22

Euskaltzaleek Anaitasuna euskaraz bizi nahi dutela adierazteko bete zuten.

Etorkizunako dantzariak eta Maialen Huarte eta Anabel Arraiza aurkezleak oholtza gainean eta hainbat eta hainbat sakandar harmailetan izan ziren.

Emozioz betetako ekitaldi beroa antolatu zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak larunbatean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Nafarroan euskaraz bizitzearen aldeko aldarria egin zen. Hizkuntzak aurrera egiten lagundu duten nafar guztiak omendu eta hizkuntza politikan aldaketaren beharra agerian utzi zuen Kontseiluak.

Haren idazkari nagusi Paul Bilbaok hizkuntza berreskuratzeko lau zutabe sendo behar direla adierazi zuen: lege marko egokia, hizkuntza politikaren planifikazioa, baliabide egokiak edo inbertsioa eta, azkenik, komunitatea. Kontseilukoak adierazi zuenez, komunitateak euskaraz bizitzeko gogoa du. Gainontzeko hiru zutabeak administrazioaren ardura dira. Bilbaok ziurtatu zuenez, “hiru zutabe berri eraiki behar dira, eta horrela, bai, Nafarroan aldaketa izanen da”. Anaitasunan elkartu ziren guztiei euskararen aldeko lanean segitzeko gonbitearekin despeditu zen ekitaldia.