Andra Mari eta Iñigo Aritza Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketa

Guaixe 2015eko apirilaren 29a

Kadete mailako bigarren jardunaldia jokatu zen Larraintzarren

Larraintzarrek Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketako 2. Jardunaldia hartu zuen larunbatean. Kadeteen mailan (280 kilo), atzera ere Ultzama A taldea izan zen finena (7 puntu), gertu Etxarri Aranazko Andra Mari zuela (6 puntu). Berriozar A izan zen hirugarrena (5 puntu), Berriozar B laugarrena (4 puntu), Araxes bosgarrena (3 puntu), Iñigo Aritza seigarrena (2 puntu) eta Ultzama B zazpigarrena (puntu bat). Hirugarren jardunaldia Lekunberrin jokatuko da, maiatzaren 9an.