Atzeratutako partiden emaitzen zain, Egiarreta eta Zaldua txapeldun

Guaixe 2015ko api. 29a, 08:10

Egiarreta.

Elomendiko Txapelketa. 2. faseko 18. jardunaldia. A multzoa: Egiarreta 4 – Beriain 2. B mutlzoa:  

Elomendiko txapelketa bukatzear dago. Elurrarengatik atzeratutako 2 jardunaldiak dira jokatzeko geraten direnak. Asteburuan 2. faseko 18. jardunaldia jokatu zen. A multzoan Egiarretak 4 eta 2 hartu zuen menpean Beriain. Lider jarraitzen du Egiarretak (46 puntu), Bar Poukas bigarrenari 9 puntu aterata. Asteburuan Egiarretak Bidezarra hartuko du, Uharte Arakilen.

B multzoan Zalduak 9-1 irabazi zion Eneriz taldeari. Horrela, Zalduak B mailako txapelketako lider jarraitzen du (35 puntu), Modernillo taldeari 4 puntu aterata. Asteburuan Maldartearen kontra ariko da Zaldua, Garesen.