Iruñean dantzan

Guaixe 2015eko apirilaren 29a

Dantzariak Iruñeko San Frantzisko plazan. Argazkia: www.irurtzuneuskaraz.com.

Amaiur dantza taldeak antolatzen duen Folk lore jaialdia apirilaren 18 eta 19an ospatu zen. Urtero moduan larunbat eguerdian dantzari txikiak Iruñeko kaleetan barna kalejiran eta dantzan izan ziren. Hamar dantza talde aritu ziren eta haietatik hiru sakandarrak ziren: Irurtzungo Orritz, Uharte Arakilgo Galtz Orratz eta Lakuntzako Elai Alai.