Sakanako herri eskolen festarako atzera kontua

Guaixe 2015ko api. 29a, 13:13
Sakanako herri-eskolen festaren aurkezpena Olatzagutian egin zuten antolatzaileek.

Maiatzaren 9an ospatuko da, Olatzagutian. Herri bazkarian izena emateko epea astelehenera arte dago zabalik eta horretarako guraso elkarteetara jo behar da.

Altsasuren lekuko Olatzagutiak hartuko du aurten eta maiatzaren 9an Sakana Herri-Eskolekin Sortzen jaialdia hartuko du. Ospakizunaren aurkezpenean Olatzagutiko hezkuntza komunitatetik azaldu zutenez, “eskola eta herria bat garelako, denen arteko partehartze aktiboa sustatzea da jai honen helburua. Eskola kalera ateratzea, bere bertute eta aberastasuna erakutsiz”. Gaineratu zutenez, “herri-eskolen eta sare publikoaren erreferentzia indartu nahi dugu, haien arteko elkarlana sustatuz eta aktibatuz”.