Institutuko ikasleak NUPen bisitan

Guaixe 2015ko api. 29a, 14:30

Aralarko Mikel Donea institutuko batxilergoko 2. mailako 18 ikasle gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Iruñeko Arrosadia kanpusa ezagutu dute. Javier Dronda irakaslearekin batera joan dira Iruñera eta bisita horrekin unibertsitatearen hezkuntza eskaintza ezagutzeko aukera izan dute. Heldu den ikasturterako NUPk 18 gradu eta bi gradu bikoitz eskaintzen dizkie.