Gure Esku Dago-Hautestontziak

Jostunak kalean

Guaixe 2015ko api. 30a, 10:17

Gure Esku Dago dinamikak ahalik eta herritar borondate gehien josi nahi ditu erabakitze eskubidearen alde. Borondate horiek oihalean islatu ziren asteburuan eta haiekin garagarzaroaren 21ean Euskal Herriko bost hiriburuetan hautestontzi erraldoi bihurtuko dira.

Dinamikak deituta, Euskal Herriko makina bat herritan asteburuan Joste Egunak ospatu dira. Sakanan Lakuntzan, Bakaikun, Urdiainen, Altsasun eta Ziordian antolatu ziren ekitaldiak. Elkartu ziren sakandarrek eskuratutako oihaletan erabakitze eskubidearen aldeko aldarriak, mezuak eta marrazkiak egin zituzten. Musika eta auzateak lagungarri izan zituzten eginkizun horretan. Gure Esku Dago-ren materiala eskuratzeko aukera ere baliatu zuten herritarrek.

Bideoan Bakaikuko Joste Eguna. www.bakaiku.info