Ostegunean, Liburuaren Egunarekin batera, Euskal Herriko ikastoletan Juul hauteskundeak egin ziren. Literatura zaletasuna sustatzeko ikastolen ekimenetako bat dira hauteskunde horiek eta ikasleek euren gogoko liburu eta ilustratzaileak aukeratu zituzten. Botoa telematikoki eman zuten handienek. Hautestontzian, berriz, txikienek. Sakanan 773k. Ikasleak, gainera, hauteskunde prozesuan mahaiko arduradun izan ziren. Hala, hauteskunde sistemaren prozedura ikasteko aukera izan zuten.
Euskal Herri mailako emaitzetan sortzaile sakandar bakarra ageri da: Jon Arretxe. Berak idatzitako Beti iparralderantz liburua 12 eta 16 urte bitarteko gazteen artean bigarrena izan da. Sakanan, maila berean lehen hautatua izan da. Baina ikasle sakandarrek ibarreko beste sortzaileren aldeko hautua egin dute ere: Castillo Suarez, Jose Mari Morcillo eta Cristina Fernandez.
Adina Izenburua Idazlea Urtea Argitaletxea
3-6 Liburu bat Herve Tullet 2013 Ttarttalo
Hiru txerrikumeak Joxantonio Ormazabal 2014 Elkar
Arroxali Joxantonio Ormazabal 2014 Elkar
6-8 Agur, Agur! Castillo Suarez 2015 Erein
Lata baten gorabeherak Begoña Ibarrola 2013 Elkar
Lau arrautza errun zituen oiloa Enric Lluch 2014 Erein
8-10 Beti Iparralderantz Jon Arretxe 2014 Erein
Nur eta irlandar gnomoa Toti Mtz de Lezea 2013 Erein
Nur eta kobazulo liluragarria Toti Mtz de Lezea 2014 Erein
10-12 Beti Iparralderantz Jon Arretxe 2014 Erein
Nur eta haize-arrosa Toti Mtz de Lezea 2012 Erein
Gizajo baten egunkaria, Egun zakurrak Jeff Kinney 2012 Alberdania
12-16 Beti Iparralderantz Jon Arretxe 2014 Erein
Ezekiel nora ezean Jasone Osoro 2014 Elkar
Xahmaran Jon Arretxe 2014 Erein
Ilustratzaileak
Izen-abizenak
1 Jose Mari Morcillo "Morkots"
2 Juan Luis Landa
3 Cristina Fernandez
4 Mikel Valverde