Langileen aldarrikapenak, kalean

Guaixe 2015ko mai. 1a, 08:30

Maiatzaren lehenarekin batera sindikatuek euren aldarrikapenak eta langileen eskubideen aldeko mezuak zabalduko dituzte. Sindikatu bakarra izanen da Sakanan ekitaldia eginen duena. LABek, 12:00etan manifestazioa eginen du Altsasun. Langileok borrokan, Euskal Herria aldaketa bidean lelopean borrokan diren langileen protagonismoa eta ekarpena aitortu eta aldarrikatuko du LABek.

ELA sindikatuak bere afiliatuak Bilbora deitu ditu. Prekarietate sozial eta laboralaren kontrako mezua zabalduko du ELAk. 11:45ean Jesusen Bihotza plazan mitina eginen du ELAk eta 12:15ean manifestazioa abiatuko da. UGTk eta CCOOk, atzera ere, elkarrekin antolatu dute maiatzaren leheneko manifestazioa. Horrela krisitik ez gara ateratzen leloa du haien Iruñeko egoitzatik 12:30ean abiatuko den manifestazioa.

CGT, CNT, ESK, Solidari eta STEILAs sindikatuek ere manifestazio deialdi bateratua egin dute Langileen Egunerako. Eguerdian Iruñeko San Lorenzotik abiatuko da Langileok aldaketaren eragile leloa duen mobilizazioak.