Elomendi sakandarrendako: Egiarreta eta Zaldua txapeldun

Guaixe 2015ko mai. 4a, 11:15
Egiarreta.

Egiarretak A multzoko liga irabazi du eta Zalduak B multzokoa

Elomendiko Futbol Txapelketa bukatzeko jardunaldi bat geratzen bada ere, Egiarreta eta Zaldua, txapelketa horretan lehiatzen diren bi talde sakandarrek, irabazi dute liga.

A multzoan, Egiarretak 3-1 irabazi zion Bidezarrari. 49 puntu ditu Egiarretak eta liga irabazi du, Bar Poukas bigarrenari 11 puntu ateratzen baitizkio. Asteburuan Beriainen kontra ariko da Egiarreta, Beriainen.

Zaldua


B multzoan Maldartearen kontra 0-3 gailendu zen Zaldua. 38 punturekin Elomendiko B mailako txapelduna da Zaldua, 4 puntu ateratzen baitizkio Modernillo bigarrenari. Asteburuan Eneriz izango du aurkari Zalduak.