Fernandez urrezkoa, Villalobos zilarrezkoa eta Chamorro brontzezkoa

Guaixe 2015ko mai. 5a, 09:42

Asteburuan Nafarroako Irristaketa Abiadura Txapelketako finalak jokatu ziren Lagunak klubean. Ioseba Fernandezek senior mailan irabazi zuen, Unai Villalobos haurren mailan bigarrena izan zen eta Ander Chamorro hirugarrena

Asteburuan Nafarroako Irristaketa Abiadura Txapelketako finalak jokatu ziren Barañainen, Lagunak klubean. Final hauek maiatzaren 30ean eta 31n Barañainen jokatuko diren Espainiako Pista Txapelketarako puntuagarriak ziren.
Sakana Irristaketa Klubak hiru ordezkari izan zituen, Ana Rita Correira eta Anne Lapuente, kimuen mailan, eta Ander Chamorro, haurren mailan. Horretaz gain, Ioseba Fernandez iturmendiarra senior mailan lehiatu zen, Amaya klubarekin, eta Unai Villalobos ere lehiatu zen, beste hainbatekin batera. Guztiek sekulako maila eman zuten.
Senior mailan Ioseba Fernandez izan zen garailea, Haurren mailan Unai Villalobos bigarrena sailkatu zen eta Ander Chamorro hirugarrena, erlojupekoan. Aipatu guztiek Espainiako Txapelketetarako sailkatzea lortu dute. Anne Lapuente 8.a sailkatu zen sailkapen orokorrean eta Espainiako Txapelketetan izanen da ere.