Alberto Martinez 25.a Tolosan

Guaixe 2015ko mai. 5a, 11:39

Udaberriko II. Lasterketa 190 korrikalarik osatu zuten

Maiatzaren lehenean jokatu zen Udaberriko II. Lasterketa Tolosan, 5 km-ko proba. 190 korrikalarik osatu zuten proban El HAssan Oubaddi (14:25) eta Elena Loyo (17:15) izan ziren azkarrenak. Alberto Martinez lakuntzarra 25.a sailkatu zen (16:50).

Mercero Mutiloabeitin
Jose Mari Mercero unanuarraa igandean Aranguren eta Mutiloabeiti artean jokatutako 9. Ruandaren aldeko herri lasterketa solidarioan aritu zen (13 km). Proba Antonio Etxeberriak (42:54) eta Josune Labianok (57:31) irabazi zuten. Gizonezkoetan 225 korrikalarik osatu zuten proba eta Mercero 140.a sailkatu zen (1:05:43).

Bestalde, guztira 387 korrikalarik hartu zuten parte maiatzaren lehenean Antsoainen jokatutako 29. El Charco herri lasterketan, kategoria ezberdinetan. Javier Nagorek (32:10) eta Maitane Melerok (36:34) irabazi zuten proba. Hainbat sakandar aritu ziren, baina klasifikazioan jaioterriaren daturik jasotzen ez denez, ezinezkoa zaigu guztion datuak ematea. Tartean, beteranoetan Martin Somocurcio 18.a (38:31), Javier Pain 19.a (38:41) eta Migel Yerro 51.a (46:38 izan ziren.