Europa UEFS Cup: Koxka tabernak 2-4 irabazi dio Errepublikako SK Sico SC Jilemnice taldeari

Guaixe 2015ko mai. 6a, 16:44

Bihar, final laurdenetan, Frantziako Romorantin taldea izango dute aurkari, 15:00etan

Koxka Taberna areto futbol taldea Lloret de Marren dago, Europako kluben arteko UEFS Cup txapelketan lehiatzen. 12 talde ari dira lehian, 4 multzotan banatuta. D multzoan dago Koxka taberna, Txekiar Errepublikako SK Sico SC Jilemnice eta Armeniako DVIN taldeekin. Zoritxarrez, Armeniako taldeak bisatuekin eta pasaporteekin arazoak izan ditu eta ezin izan du estatura sartu. Multzo bakoitzetik bi taldek egiten zuten aurrera, eta nahiz eta Koxka Taberna eta talde txekiarrak final laurdenetara sailkatu, gaur arratsaldean euren artean lehiatu dira.

Partida zirraragarrian, Koxka tabernak 4-2 irabazi die txekiarrei eta final laurdenetara D multzoko buru bezala pasako da. Lloret de Marrera joan baino lehen Koxka tabernak faborito ikusten zituen Europa Ekialdeko taldeak, talde erdi profesionalak direlako. Baina altsasuarrek talde orekatua dutela erakutsi dute eta garaipenarekin hasi dute debuta. Hasieratik bukaerara partida dominatu du Koxkak. Altsasuarrak 4-0 aurreratuta egon dira, baina bukaera aldera zerbait erlaxatu eta txekiarrek bi gol sartu dituzte. Hala ere, 4-2 irabazita egin dute aurrera altsasuarrek.

Bihar, final laurdenetan, Frantziako Romorantin aurkari
Bihar, ostegunean, 15:00etan, Europako kluben arteko UEFS Cup txapelketako final laurdenak jokatuko ditu Koxka tabernak, B multzoko talde irabazleko Frantziako Romorantinen kontra. Ea garaipenak segida duen.