Haur eta familien alde trebatzen

Haurrei eta familiei tratu ona emateko sarea 2013tik lanean da Etxarri Aranatz inguruko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak hartzen dituen herrietarako. Sare horretan haurrekin eta familiekin lan egiten duten hainbat arloko profesionalak elkartzen dira: hezkuntza, osasuna, Foruzaingoa, gizarte zerbitzuak…  

Haurrek jasan ditzaketen tratu txarrak azkarrago eta zehatzago atzematea da sarearen helburuetako bat. Horretarako, profesionalen artean hizkuntza komuna bilatu eta tratu txarrek eragin ditzaketen kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen bide azkarra jartzeko lan egiten du sareak. Hori horrela izan dadin sarea osatzen duten pertsonak trebatu egiten dira. Haiendako propio izan diren prestakuntza saioak ostiralean despeditu ziren. Azken saio hartan Gaztelu Lus psikologoak adimen emozionala eta gatazkak konpontzeko tresnak ezagutzea gaiaz aritu zen hizketan.