Bide Berdeen Eguna oinez

Guaixe 2015eko maiatzaren 7a

Igandeko ibilaldian parte hartu zuten ibiltarietako batzuk. Argazkia: Plazaola Turismo Partzuergoa.

Halaxe ospatu zuten hainbatek igandean Bide Berdeen Eguna, Plazaola bide berdeko tarteren bat oinez eginez. Haietako batzuk, eguraldia lagun, Etxeberritik Lekunberrira arteko 15 km-ak ibili zituzten. Helmugara iristerakoan Plazaola Turismo Partzuergoak eskainitako mokaduez eta jarduerez gozatzeko aukera izan zuten.