Ikasleen kontzertu erraldoia

Guaixe 2015ko mai. 7a, 14:40
Goizean entsegua izan dute.

17:00etan, kultur gune parean kontzertua eskainiko dute 300 ikaslek.

Altsasuko Mikel Donea eta Barañaingo Alaitz institutuetako 300 ikaslek kontzertu ederra eskainiko dute arratsaldean Iortia kultur gunearen aurrean dagoen plazan. Eguraldia lagun, dantza batekin emanen diote  hasiera eta ondoren txirulari saldo batek ongi ikasiak zituzten 10 abesti joko dituzte. Abestiak ezagunak gogoz joko dituzte hurbiltzen diren guztien gozamenerako: Grease, Viva la vida, Muxurik Muxu, Baga Biga, Gabak, Pirritx eta Porrotxen Euskaldunak gara eta beste batzuk.

Pello Berasategi eta Josu Juanena Altsasuko institutuko irakasleak eta beste irakasle askoren laguntzarekin eginen da kontzertua.