Elikagai bilketa handia prestatzen

Guaixe 2015ko mai. 7a, 15:44

Maiatzaren 29an eta 30ean eginen du bilketa Nafarroako Elikagai Bankuak. Maiatz akaberako bilketa behar bezala egiteko boluntarioak lanean hasi dira. Baina esku gehiagoren laguntzari ongi etorria eginen diote.

Olioa, arrain-, haragi- eta barazki-kontserbak, lekaleak, gailetak eta kakao disolbagarria. Horiek dira Nafarroako Elikagai Bankuak hileko azken asteburuan jaso nahi dituen jakiak. Premia larria duten pertsonen artean banatzeko dira jaki horiek. Eta eskasian bizi diren pertsonak direnez eta energia-pobrezia dutenez, jakiak prestatzeko energia kontsumo handia eskatzen ez duten jakiak ematea eskatu dute bankutik. Jakiak eman beharrean Nafarroako Elikagai Bankuari dirua ematen diotenek heldu den urteko errenta aitorpenean %40ko kenkaria izanen dute.